Ezkerraren topaketa: elkarrizketa Arnaldo Otegiri, EH Bilduko koordinatzaile nagusiari @transformeurope
Ezkerraren topaketa: elkarrizketa Arnaldo Otegiri, EH Bilduko koordinatzaile nagusiari  @transformeurope
Uploaded May 2020 | Updated September 2026, 1 hour ago
Laugarren elkarrizketa Europako ezkerreko buruei eginiko ‘Meeting the Left’ elkarrizketa sailean.
Elena Belokik eta Walter Baierrek Arnaldo Otegi elkarrizketatu dute. Elkarrizketaren amaieran entzuleen galderei erantzuten zaie.

***
Arnaldo Otegi Mondragon EH Bildu alderdi independentista zabalaren koordinatzaile nagusia da, Euskal Herriaren burujabetzaren aldeko ezker independentista biltzen duen koalizioa. Lizentziaduna filosofian eta literaturan. Francoren diktaduran, eskubide demokratikoen eta Euskal Herriaren independentziaren aldeko borrokan engaiatu zen. Frantziara erbesteratu zen, eta herrialde horretako agintariek atxiki eta Espainiaratu egin zuten. Torturatu eta espetxeratu egin zuten. Otegik 11 urte eman zituen guztira espetxean, eta gatazkaren irtenbide baketsu eta demokratikoaren aldeko negoziatzaile nagusia izan zen.

Elena Beloki antropologoa, kazetaria eta nazioarteko harremanetan aditua da. Iratzar Fundazioaren Nazioarteko Departamentuaren zuzendaria, eta Sorturen Kontseilu Nazionaleko kidea (Sortu EH Bilduren alderdi sortzaileetako bat da).

Walter Baier ekonomialaria da Vienan. Austriako Alderdi Komunistako (KPÖ) presidentea izan zen, 1994tik 2006ra. Austriako ‘Volksstimme’ aldizkariaren editorea izan zen, eta 2007tik ‘transform! Europe’ sarearen koordinatzailea da.

***
Koronabirusak Europar Batasuna kolpatu du ezustean, maila handiagoan edo txikiagoan, herrialdeen arabera. Ondorio lazgarrienak izan dira hamarkada luzez beren osasun eta gizarte sistemetan austeritate politikak pairatu dituzten herrialdeetan. Hori horrela, pandemiak areagotu egin ditu desberdintasunak, estatuen barnean ez ezik, baita EBko estatu kideen artean ere. Horrek desafio bat planteatzen die ezker erradikaleko alderdiei eta beren estrategiak berrikustera behartzen ditu. EBk ez dio aurre egin osasun krisiari eta ez die lagundu pandemia gehien nozitu duten herrialdeei, eta horrek aldatu egin du Europar Batasuna ikusteko modua Europako zenbait lekutan. Zer neurritan gertatu da hori eta zer ondorio izan ditzake horrek gure elkarrizketatuen alderdi eta herrialdeetan? Nola egin diezaioke aurre ezkerrak ziur asko etorriko den ekonomia eta gizarte krisiari? Nola lotzen dituzte ezkerreko alderdiek beren estrategia nazionalak munduko arazoekin? Bereziki, errefuxiatuen etorrerarekin eta munduko ingurumen krisiak behar dituen premiazko erantzunekin? Elkarrizketa hauen helburua da aztertzea pandemiaren eragina herrialde jakin batzuen ekonomian, gizartean, politikan eta kulturan.
***
Informazioa nahi izanez gero ‘transform! Europe’ sareak antolatutako beste ekitaldi batzuei eta argitaratutako artikuluei buruz, harpidetu zaitez gure buletinera (eskuragarri ingelesez, frantsesez, alemanez, grezieraz eta gaztelaniaz): faborez, sar zaitez ‘transform! Europa’-ren webgunean: transform-network.net/#subscribe-newsletter
Ezkerraren topaketa: elkarrizketa Arnaldo Otegiri, EH Bilduko koordinatzaile nagusiari1.Resisting the normalization of Pushbacks: Litigation as ActivismJust Transition, December 2017 - Panel 01Meeting the Left :: Interview with Arnaldo Otegi, Coordinator of EH BilduPlenary Session :: Bodies and Labour, by Andrea PenicheThe Mediterranean is a Mass GraveThe health system as a common good and the fight against big pharma in the worldColours of a Journey Exhibition // Sabir Festival of Cultures 2018, PalermoClimate Justice in the Arab Region From the Feminist PerspectiveAuthoritarian Racism and Radicalised Conservatism3.Resisting Pushbacks: Austria’s Role in Border Externalization Policies in the Western BalkansPeace Summit: Social movements: how imperialist/military policy affects us
transformeurope |

Ezkerraren topaketa: elkarrizketa Arnaldo Otegiri, EH Bilduko koordinatzaile nagusiari

SHARE TO X SHARE TO REDDIT SHARE TO FACEBOOK WALLPAPER